ARGAZKI KRONIKA

Azken 53 urtetako borroken lekukoa hartu dute Amurrio Harro egunean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko eka. 18a, 23:00

Jaia eta borroka uztartu dituzte LGTB harrotasuna aldarrikatzeko antolatutako egunean. 

“Duela 53 urte, trabesti, maritxu eta bollera talde bat kalera atera zen Judy Garlanden heriotzari negar egiteko. Arratsalde horretan bertan, ekainaren 28an, poliziak hildakoaren omenez Somewhere over the rainbow kanta abesten zegoen jendearen aurka kargatu zuen, Stonewall taberna mitikoan. Egun horretan iraultza geldiezin bat abiatu zen, errespetuan, inklusioan eta transbertzalitatean oinarritua”. 

Efemeride hori gogora ekarrita hasi zuten atzo Amurrio Harro eguna. Modu horretan, LGTB komunitateak orain arte eginiko borrokaren lekukoa hartu nahi izan zuten ekimenaren antolatzaileek. “Gaur hemen bildu gara iraultza horri jarraipena emateko, ospatzeko hemen gaudela, erasoen, diskrimanzioaren eta jazarpaneran gainetik”, aldarrikatu zuten egunari hasiera zein amaiera emateko irakurritako hitzartzean. 

Egun osoa iraun zuen ekimenak. Dozenaka lagun bildu ziren parkean, bertan egin baitzituzten ekintza gehienak. 13:30ean irakurri zuten pregoia, eta kalejiran abiatu ziren jarraian. Bazkaria izan zuten ondoren, karparen itzalpean. Arratsaldean, aldiz, bi emanaldiz gozatzeko aukera egon zen: Yogurinha Borovaren Mari, Meri eta Lari saioaz eta Haus Of Whores drag queen ikuskizunaz.  

“Gaur ospatzen dugu posiblea dela langilea eta maritxua izatea”

Baina mobilizazioa izan zen ekimen jendetsuena. Ehundik gora lagun batu ziren bertan, eta herriko kaleak zeharkatu zituzten. Faxismoaren, transfobiaren edota Santiago Abascalen aurkako oihuak bota zituzten, besteak beste. “Gaur ospatzen dugu posiblea dela langilea eta maritxua izatea, herri baten duintasuna bere ongizate, errespetu eta komunikazioaren arabera neurtzen dela, eta ez bere funtzionalitate eta gaitasunen arabera”, nabarmendu zuten manifestazioaren ostean. Horri lotuta , nabarmendu zuten herrietan ere badagoela harrotasuna: “Harro egoteko modukoa da horren herri anitza izatea”.  

Argazkiak: Amurro Harro eta Aiaraldea.eus

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide