Osakidetzak koronabirusaren azken asteko txosten epidemiologikoa plazaratu berri du. Aurreko asteko positibo kopuru bera erregistratu da Aiaraldean ekainaren 13tik 19ra bitartean, 67 kasu, zehazki.
Herri herri, hurrengoa izan da eragina:
Duela bi aste Laudiok izan zituen gaixo berri gehienak, 47, baina pasa den astean zabalpena gehiago sakabanatu zen herriei dagokienez.
Intzidentzia metatuaren tasaren esparruan bost herritan igo da -Amurrio, Artziniega, Aiara, Okondo eta Arrankudiaga-Zollon-, baina ez modu nabarmenean. Arakaldok eta Urduñak euren kopuruei eutsi diete eta Laudiok eta Orozkok tasak murriztu dituzte. Hori bai, Laudioko jaitsiera oso txikia izan da. Oro har, kopuruek tarte berean jarraitzen dute martxotik.