Osakidetzak gaur argitaratu du koronabirusaren azken asteko txosten epidemiologikoa eta, guztira, 83 kasu berri antzeman ditu. Ekainaren 20tik 27ra bitarteko zenbaketak gainditu ditu aurreko lau asteetakoak. Positiboak ugaritu dira, bereziki Laudion (17 gehiago), eta Orozkon (5 gehiago). Izan ere, kutsaketa kasuak honako hauek izan dira:
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, Amurrion, Artziniegan, Laudion, Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon egin du gora. Gainera, Artziniegan eta Orozkon aurreko asteko kopuruak bikoiztu dituzte. Aldiz, Arakaldon eta Urduñan murriztu egin dute tasa kopurua eta Urduñan, zehazki, erdira jaitsi da. Okondoko eta Aiarako udalerriek bere datuei eutsi diete esparru honetan, aldaketarik gabe.