Musikari gazteak igoko dira Faktoriako oholtzara uztailean. Asteazkenero egongo dira emanaldiak, 20:00etan. Sarrera librea izango da, baina borondatea jasoko da, "kultur-sortzaile gazteen lana babestu eta sustatzeko".
Ane Zugazarena izango da lehen emanaldia, uztailaren 6an. Olerki musikatuak taularatuko ditu sortzaile bilbotarrak, kitarraren laguntzarekin, eta beste musikari batzuen bertsioak ere joko ditu.
Hilaren 13an Ainek bisitatuko du faktoriak. Ugaoko bikote akustikoak kanta ezagunen bertsioak eskainiko ditu, duela bi urte 'Faktoria Arrastiak' zikloan egin zuten bezala:
Hurrengo astean, aldiz, oso bestelako doinuek hartuko dute Faktoria. Dardara soinu sistemako kideak bertaratuko dira pabilioira.
Kadirarena izango da uztaileko azken emanaldia. Lorea Zulaika dago izen horren atzean. Ziortza-Bolibarreko musikariak kitarra eta ahotsa soilik erabilita eskaini du kontzertua.
▲RR▲STI▲K F▲KTORI▲N
— Aiaraldea Ekintzen Faktoria (@EkintzaFaktoria) June 29, 2022
Kontzertuak uztaileko eguaztenetan (20:00)
Afaltzeko aukera
Taberna zerbitzua
Aiaraldea Ekintzen Faktoria (sarrera librea) pic.twitter.com/BBiYJCV76v