Eusko Jaurlaritzako osasun sistema publikoak asteko txosten epidemiologikoa plazaratu du gaur eguerdian. Horren arabera, ez da aldatu azken asteetako joera. Izan ere, ekaineran 27tik uztailaren 3ra bitartean 89 positibo berri antzeman zituen Osakidetzak Aiaraldean. Hau da, pasa den asteko zenbaketa -84- apur bat gainditu da, maiatzaren 30etik gertatzen den moduan.
Edonola ere, datuak ez dira bereziki kezkagarriak eta gogoratu beharra dago maiatzaren 8an 139 izan zirela positiboak. Berez, udalerrika horrela zabaldu da birusa azken zazpi egunetan:
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, bere bilakaera aldatzen da udalerriz udalerri eta ez dago joera orokor oso argirik. Halaber, grafikoak ez du aldaketa berezirik islatu martxotik.
Berez, Artziniegan, Aiaran, Laudion, Urduñan eta Arrankudiaga-Zollon kopuru adierazle horiek gora egin dute, baina Orozkon eta Arakaldon mantendu dira eta Amurrion eta Okondon, aldiz, behera egin dute.