Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kororonabirusaren eboluzioa jarraitzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu berri du. Bertan jaso dituzte azken astean eskualdean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Orotara 122 izan dira kontabilizatutako kasu berriak.
Laudio izan da, alde nabarmenarekin, herririk kutsatuena berriro ere: 62 kasu berri antzeman dituzte aste bakarrean. Atzetik du Amurrio, 27 kasurekin. Okondon eta Arakaldon, aldiz, ez da kasurik kontabilizatu.
Intzidentzia metatuaren tasak ere apur bat egin du gora, modu apalean bada ere, eta egonkortuta jarraitzen du oraindik.