Internetera igo du Radio Revolución taldeak bere disko berria, Hitzak izenekoa. 10 abestiz osatutako lana da, eta Kuban ekoiztu zuten iaz, irlan barrena egin zuten bira probestuz. La Habanako Egrem disketxearen Studio 18 estudioan egin zituzten grabaketak, Buenavista Social Club talde mitikoko Tommy Lowry tronpetistaren gidaritzapean. Beste hainbat musikari ezagun ere izan zituzten bidelagun aiaraldearrek sorkuntza prozesuan: Ray Fernandez, William Vivanco, David Suini, Eduardo Sandoval eta Llilena rapeatzailea.
Erresuma Batura bisita uztailean
Irailean argitaratuko dute diskoa formatu fisikoan. Baina bienbitartean ez dute oporrik hartuko Radio Revolucioneko kideek, Erresuma Batura joko baitute hilabete honen amaieran. Bi kontzertu eskainiko dituzte bertan. Londreseko The Magic Garden gunean arituko dira uztailaren 30ean. Hurrengo egunean, aldiz, Dorsetera joko dute, The Camp Bestival jaialdian jotzeko.
2016. urtean hasi zuen ibilbidea Radio Revolución taldeak, Jurgi Ibarretxe musikari laudioarrak zuen proiektu zahar bat berreskuratuz. Handik bi urtera argitaratu zuten izen bereko diskoa: