Eusko jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa argitaratu du gaur. Bertan jaso dituzte azken astean Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak.
Kutsatu kopuruak nabarmen egin du behera eskualdean, eta erdira murriztu da duela bi asteko datua. Gaur gaurkoz 50 dira Osakidetzaren azken zenbaketan kontabilizatutako kasuak.
Laudio izan da, berriro ere, udalerririk kaltetuena, baina bertan ere asko egin dute behera kutsatze datuek: astelehenetik igandera bitarte 23 kasu antzeman ditu Osasun Sailak.
Udalerriz udalerri honakoa izan da kasuen banaketa:
Intzidentzia metatuaren tasak ere beheranzko joera azaldu du azken zenbaketaren ostean: