Beherazko joera mantendu du COVID-19aren pandemiak azken astean eskualdean. Hori ondorioztatu daiteke Osakidetzak gaur plazaratu duen txosten epidemiologikoa ikusita. Osasun sistema publikoak 36 kasu berri detektatu ditu Aiaraldean azken astean, aurreko aldian baino 14 gutxiago.
Hau da kasuen banaketa udalerrika:
Intzidentzia metatuaren tasak ere behera egin du udalerri ia guztietan. Artziniega salbuespen bakarra, bertako ratioak gora egin duelako, azken asten 2 kasu berri topatu direlako udalerrian.
EAEn, aldiz, 2.730 positibo berri topatu dira guztira. 53 pertsona zendu dira gaixotasunaren ondorioz, 428 daude ospitaleratuta eta 19 Zaintza Intentsiboetarako Unitatean.