Tubacexeko greban sortutako langileen elkartasuna “zigortu eta kriminalizatzeko saiakera” izan da fiskaltzak eskualdeko hiru gazteren aurka ezarritako espetxe zigor eskaera, LABen arabera. Sindikatuak prentsa oharra plazaratu du hiru bizilagunei elkartasuna adierazi eta euren absoluzioa eskatzeko.
Era berean, LABen aburuz, honakoa ez da Tubacexeko langileekiko elkartasuna zigortzeko lehen saiakera, “ezta bigarrena ere”. “Grebak iraun bitartean, bai ondoren, isunak, mehatxuak, akusazioak eta neurrigabeko jarduerak ugariak izan dira, eta Tubacexeko langileek zein elkartasuna adierazi nahi izan dieten guztiek pairatu behar izan dituzte”, nabarmendu dute oharrean.
Saratxoko piketean gertatutakoari dagokionez, sindikatuko kideek gogorarazi dute “bere garaian” salatu zutela Ertzaintza izan zela egun horretan “jokaera erabat neurrigabea” izan zuena, “bertan zeudenak hainbat aldiz kolpatuz eta haien aurka kargatuz, baita buruaren parean
foama jaurtiz ere”.
Horregatik, LABek uste dut hiru gazteei leporatzen zaiena ez datorrela erralitatearekin bat, “aitzitik, langileen borrokaren eta elkartasunaren aurkako jazarpen-estrategiaren barruan kokatzen da”. Horregatik eskatu dute hiru gazteen absoluzioa, “eta baita greban salatuak eta auzipertauak izandako beste guztiena ere”.