ELAk ere oharra plazaratu du Tubacexeko greban auziperatutako hiru gazteei ezarri zaizkien kartzela.zigor eskaerak direla eta. Sindikatuak nabarmendu du “lan-protestak kriminalizatzeko beste saiakera bat” dela honakoa, “lan-esparrutik ateraz eta zigor-zuzenbidearen eta ordena publikoaren ildoan txertatuz”.
Oharrean azaldu dute Eusko Jaurlaritzak “ordena publikoko arazotzat” hartu zuela Tubacexeko lan-gatazka, eta langileek borroka kriminalizatzeko saiakera egin zuela, “enpresaren interesen alde” jokatuz. Ildo horretan, ELAko kideek gogora ekarri dute Ertzaintzak Tubacexeko Enpresa Batzordeko kideak banan-banan indentifikatu eta miatu zituenekoa:
Gauzak hala, poliziaren jarduerak “neurriz kanpokoak” izan zirela salatu du sindikatuak, “gobernuaren beraren aginduz”; eta nabarmendu dute ondorioak langileek jasango dituztela.