Uztailaren hasieran abiatutako joerarekin jarraitzen du COVID-19 birusak Aiaraldean, osasun sistema publikoaren datuak aintzat hartuta. Izan ere, uztailetik zenbaketek gero eta kutsatu gutxiago utzi dituzte: 122, 76, 50, 36, 29 eta azken astean 15, hurrenez hurren.
Zehazki, horrela banatu dira positibo berriak:
Horrek, nola ez, eragina izan du intzidentzia metatuaren tasan.
Hain zuzen, udalerri bakarrak handitu du azken astean bere tasa: Aiarak. Herri gehienek murriztu dute datu hori (Amurriok, Artziniegak, Laudiok, Orozkok eta Urduñak) eta besteek mantendu dute zegoen moduan (Arakaldok eta Arrankudiaga-Zollok hutsean jarraitzen dute eta Okondok 254,89an).