Uztailaren erdialdetik beheranzko joera erakutsi eta gero, COVID-19 birusaren zabalpenak berriro egin du gora Aiaraldean. Horrela jakinarazi du osasun sistema publikoak astero argitaratzen duen txosten epidemiologikoan. Hain zuzen, Laudion, Urduñan, Orozkon eta Amurrion 28 positibo berri azaleratu dituzte probek.
Gauzak horrela, azken astean Laudiok bikoiztu ditu bere kasu berriak eta Urduñak eta Orozkok biderkatu dituzte. Amurrion, aldiz, aurreko asteko marka bera izan dute.
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, Laudiok handitu du eta Urduñak bikoiztu, baina Amurriok erdira murriztu du eta Aiarak, Okondok eta Orozkok ere txikitu dute. Artziniegak, Arrankudiagak eta Arakaldok mantendu dituzte euren kopuruak.