Artziniegara jo behar izan zuten Arabako Foru Suhiltzaileek atzo arratsaldean, bertako etxe batzuen artean dagoen belardi batean piztutako sua itzaltzeko. Erraz bideratu ahal izan duten egoera, garrak ez baitziren asko hedatu.
Atzokoarekin, bi dira azken astean Aiaraldeko berdeguneetan piztu diren suak. Iragan abuztuaren 29an Menagarai inguruan hedatu ziren garrak, baina kasu horretan ere ez zen aparteko kalterik egon.