Osakidetzak gaur argitaratu du koronabirusaren azken asteko txosten epidemiologikoa. Guztira, osasun sistema publikoak 16 kasu berri azaleratu ditu. Datu hori duela bi astekoa baino handiagoa bada ere, azken lau asteko joerarekin jarraitzen du. Hau da, birusak eragin gutxi dauka une hauetan Aiaraldean. Izan ere, duela bi aste urteko zenbaketa apalena erregistratu zen 12 gaixorekin.
Herriz herri horrela zabaldu da gaixotasuna:
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, soilik Orozko mantentzen da eremu gorrian, eta hala ere, murriztu ditu bere datuak.
Gainerako udalerrien artean, bilakaera anitza izan da, baina beti zenbaki xumeetan, eremu gorrira ez baitira heldu. Esaterako, Artziniegak, Laudiok eta Okondok handitu dute tasa, baina oso positibo gutxi izan dituztenez, hazkundea ez da adierazgarria izan. Bestalde, Arrankudiaga-Zollok era Amurriok murriztu dituzte euren kopuruak eta Aiara, Arakaldo eta Urduña zeuden moduan geratu dira.