Osakidetzak irailaren 26tik urriko 2ra bitarteko txosten epidemiologikoa argitaratu du gaur eta Aiaraldeari dagokionez, osasun sistemak COVID-19 birusak eragindako 20 gaixo detektatu ditu. Zehazki, horrela banatu dira kutsatuak herriz herri:
Azken bi asteetan kasu berrien kopuruek gora egin badute ere, aintzat hartu beharra dago duela hiru aste urteko zenbaketa txikiena gertatu zela. Hurbileko erreferentea izateko, duela bost aste 20 positibo berri ere atzeman zituen Osakidetzak. Hau da, kopuru bera.
Intzidentzia metatuaren tasen esparruan, hiru udalerrik okerrera egin dute, baina datuen igoera ez da berebizikoa izan, nahiz eta Laudio eremu gorrian kokatu den berriro, 100eko langa gaindituta. Orozko egoera berean dago, baina laster lor dezake hori atzean uztea, urtebete baino gehiago horrela eman ostean. Bestalde, Amurrion kopuruak gutxi egin du gora eta bera esan daiteke Urduñari buruz. Gainerako herriek mantendu dituzte euren tasak.