Zazpi kale-arte tailer eskainiko ditu Faktoriak urriaren 15etik azaroaren 26ra bitarte. Tailerrak larunbatero egingo dituzte 16:00etatik 20:00etara, eta egun bakoitzean kale-arte edota arlo artistiko bat landuko dute.
Tailerretan sortzaile ezagunek hartuko dute parte; hala nola Mikel Ayllon idazle laudioarrak, La Basu rapeatzaileak edota Rlantz Ziztada & Rlantz bikoteko base ekoizleak
Hauek dira eskainiko dituzten ikastaroak: musika elektronikoaren edizioa, soinu eta argi teknika, unibertso transmedia, rapa, dantza urbanoa, bideo- dj tailerra eta, azkenik, 'beat box' tailerra.
Tailerretan hainbat sortzaile ezagunek hartuko dute parte; hala nola Mikel Ayllon idazle laudioarrak, La Basu rapeatzaileak edota Rlantz Ziztada & Rlantz bikoteko base ekoizleak.
"Tailerrak praktikoak izango dira, eta sorkuntza kolektiboa sustatzea dute helburu. Gazteei euskaraz erakargarri zaizkien tresnak eta baliabideak eskaini nahi zaizkie", azaldu dute Faktoriako kideek.
"Tailerrak euren artean osagarri, alegia, gazte talde ezberdinek guztiak jaso ahal izango dituzte modu jarrai batean (trebakuntza integrala), bai eta interes partikularrak dituzten gazteak ikastaro bakanetan ere parte hartu ahal izango dute" gaineratu dute.
Tailer bakoitzaren prezioa 3 eurokoa izango da eta Internet bidez eman daiteke izena, www.faktoria.eus atarian.