AZKEN DATUAK

Gora egin du COVID-19 birusak eragindako gaixo kopuruak, hirugarren astez jarraian

Aitor Aspuru Saez 2022ko urr. 10a, 16:10

23 positibo azaleratu ditu Osakidetzak azken astean./ Aiaraldea

Urriaren 3tik 9ra bitartean 23 positibo berri detektatu ditu Osakidetzak Aiaraldean. Pandemiaren unerik kritikotik oso urrun jarraitzen dute datuek, baina goranzko joerarekin.

Osakidetzak iragan asteko txosten epidemiologikoa zabaldu du gaur. Guztira, urriaren 3tik 9ra bitartean 23 positibo azaleratu zituen osasun sistema publikoak eta hirugarren astez jarraian aurreko txostenaren kopurua gainditu ditu. Aintzat hartu beharra dago irailaren erdialdean urteko zenbaketa baxuena izan zela. Gauzak horrela, azken asteetako joerarekin, badirudi aurretik egindako bidea desegiten ari dela. Hau da, positiboak areagotu dira, baina iazko urte amaieran eta aurtengo urtarrilean jasotako egoerarekin ez dute zerikusirik.

Horren erakusle argiena da intzidentzia metatuaren tasa. Esaterako, urtarrilaren hasieran Orozko 6347,4an zuen tasa, eta egun 73,18koa da.

Azken txostenari dagokionez, Amurriok, Artziniegak eta Aiarak euren tasen kopuruak bikoiztu dituzte, baina nabarmendu beharra dago ez direla bereziki kezkagarriak. Bestalde, Laudiok ere apur bat egin du gora; eta Urduñak, Arakaldok, Arrankudiaga-Zollok eta Okondok mantendu egin dituzte euren markak. Orozkok, ordea, kopurua erdira murriztu du.

Herriz herrikako kutsatuei dagokienez, Amurriok eta Laudiok izan dituzte ia kutsatu guztiak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide