21 positibo berri utzi ditu koronabirusak azken astean Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2022ko urr. 24a, 16:55

Laudion 8 kutsatu berri detektatu ditu Osakidetzak. / Aiaraldea.eus

Pasa den astean baino bost kutsatu gehiago detektatu ditu osasun sistema publikoak eta Artziniegan egin du bereziki gora intzidentzia metatuaren tasak.

Osakidetzak gaur eguerdian zabaldu du urriaren 17tik 23ra bitarteko COVID-19 birusaren txosten epidemiologikoa. Osasun sistema publikoak 21 kutsatu berri atzeman ditu Aiaraldean, hau da, pasa den astean baino bost gehiago. Aste batetik bestera %24ko igoera gertatu bada ere, aintzat hartu beharra dago abuztuaren hasieratik zenbaketak ez duela gainditu 30 kasu asteko langa. Herriz herri, horrela banatu dira gaixo berriak:

Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, aldaketa nabariak egon dira aurreko txosten epidemiologikoarekin alderatuta. Izan ere, Artziniegak eta Arakaldok gorakada handia izan dute, herri txikiak baitira. Horrek esan nahi du Artziniegan jazotako lau positiboek igo dutela kopurua zerotik 268,53era. Beste modu batean esanda, udalerria pasa da hutsetik eremu gorrira igarotzera. Arakaldon antzekoa gertatu da. Duela bi aste zero zen bere tasa eta kutsatu berri bakarraren ondorioz 1.176,47an kokatu da. Hazkunde ikusgarri horren atzean -grafikoan sumatzen da- dagoen errealitatea da Arakaldoko biztanleria ez dela heltzen 200 lagunera.

Amurriok, Laudiok, Orozkok eta Urduñak ere biderkatu dituzte euren kopuruak. Aiarak, aldiz, eutsi dio aurreko tasari eta Arrankudiaga-Zollok eta Okondok murriztu dute; hirurak daude hutsean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide