AZKEN DATUAK

13 kutsatu berrirekin, Urduñak izan ditu pasa den asteko COVID-19 birusak eragindako gaixo gehienak

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 7a, 18:30

Urduña izan da kutsatu gehien izan duen udalerria. / Aiaraldea.eus

Duela bi aste bezala, 20 positibo berri azaleratu ditu Osakidetzak Aiaraldean, baina Urduña izan da udalerririk kaltetuena.

Osakidetzak COVID-19 birusaren txosten epidemiologiko berria plazaratu du gaur. Horren arabera, pasa den astean 20 gaixo berri detektatu zituen osasun sistema publikoak eskualdean. Hau da, datuak berdintzen du duela bi asteko kopurua, baina positiboen banaketan ezberdintasun nabarmena egon da. Izan ere, Urduñak izan ditu kasu gehienak, hamahiru orotara. Orokorrean, Laudio eta Amurrio dira gaixo gehien dituzten udalerriak, populatuenak direlako.

Edonola ere, pasa den astean birusaren zabalpenak bestelako joera erakutsi zuen: Urduñak eta Orozkok Laudiok baino positibo gehiago izan zituzten eta gainerako udalerriek ez zuten kutsatu berririk izan.

Horrek isla izan du intzidentzia metatuaren tasan. Berez, Amurriok eta Artziniegak erdian baino gehiago murriztu dute tasa, eta Laudiok ere behera egin du. Arakaldok hutsera murriztu du eta Aiarak, Okondok eta Arrankudiaga-Zollok eutsi diete duela bi aste izandako kopuruei. Orozkok eta Urduñak, aldiz, gorakada izan dute eta Urduñak, gainera, pasa den asteko marka bikoiztu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide