Tokikom Saria jaso du Aiaraldea Komunikabide Faktoriak

Erredakzioa 2022ko aza. 11a, 18:48
Arantzazun izan da Tokikom Sarien ekitaldia. / Tokikom

Gaur goizean izan da Tokikom Sarien ekitaldia Arantzazulab aretoan, Oñatin. Goiz osoko jardunaldiaren baitan kokatu dute sari banaketa, eta Tokikom osatzen duten medio guztiek jaso dute aitortza. 

10 urte bete ditu Tokikomek (Euskarazko tokiko komunikabideen taldeak), eta hori ospatzeko ekitaldia egin dute gaur Arantzazulab aretoan, Arantzazun bertan. Horrez gain, Tokikom Sarien ekitaldia ere izan dute, eta Aiaraldea Komunikabidea izan da finalistetako bat. Hargatik, oroigarria eta diploma jaso du Aiaraldeak, beste komunikabideek bezala. 

Tokikomeko IKT eta Komunikazio zuzendariak, Joxe Rojasek, azaldu duenez, “perspektiban jarrita, espero genuena baino askoz ere gehiago aurreratu dugu Tokikon martxan jarri zenetik. Aurrerapen hori, oinarrian, bazkide guztiek denbora honetan egindako ahalegin eta bultzadari esker izan da, eta iruditu zaigu gaurkoa aukera ezin egokiagoa zela ahalegin eta lorpen horiei benetan duten meritua aitortzeko”. 

TOKIKOMeko bazkidea saritu ditugu, azken 10 urteotan elkarrekin egindako bidearen omenez 1

Komunikabide taldetik komunikazio taldea izatera igaroko da hemendik aurrera Tokikom, gaurko jardunaldian aurreratu dutenez. Prentsa oharra zabaldu du entitateak, gaurko jardunaldi eta sarien harira.

Tokikom Saria ez da Aiaraldea Komunikabide Faktoriak azkenaldian izandako aitortza bakarra. Kazetaritza eta komunikazioaren alorrean Euskal Herrian sona handia duen Rikardo Arregi sarietako finalista ere hautatu dute, eta azaroaren 30ean jakingo da komunikazio saria nork jasoko duen 2022ko edizioan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide