Euskal osasun sistema publikoak koronabrisuaren zabalpenari buruzko txostena argitaratu du, azaroaren 7tik 13ra bitarteko datuekin, eta badirudi bere hedapena egonkortu egin dela. Izan ere, pasa den astean 22 izan ziren kutsatu berriak eta aurreko hiru asteetan 20-21 artean izan dira.
Azaroaren lehen astearekin alderatuta (hiru udalerriren artean banatu zituzten positibo guztiak), bigarren astean herri gehienek izan zituzten kasu berriak, Aiarak eta Arakaldok izan ezik. Gauzak horrela, hauek izan dira zenbaketaren emaitzak:
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, garapena irregularra izan da, Amurrion, Laudion, Okondon, Arrankudiaga-Zollon eta Urduñan gora egin du, baina Artziniegan, Aiaran eta Orozkon beheranzko joera erakutsi du.
Atal horretan daturik altuena Urduñak dauka, 406,89ra heldu baita.