Osakidetzak atzo argitaratu zuen azaroaren 14tik 20ra bitarteko txosten epidemiologikoa koronabirusaren zabalpenaren berri emateko eta ondorioa argia da: bere eragina egonkortu da azken hilabetean. Pasa den astean 19 positibo azaleratu zituen osasun zerbitzu publikoak eta aurreko hiru asteetan 22, 16 eta 20 izan ziren kopuruak. Iraila hasi zenetik hori izan da joera. Hortaz, bistakoa da gaixotasunaren bilakaera.
Herriz herriko kopuruei dagokienez, Laudio izan da berriro udalerri kaltetuena, pasa den asteko datua errepikatuta:
Intzidentzia metatuaren esparruan datuen bilakaera oso ezberdina izan da, betiere ezer kezkagarria gertatu gabe. Amurriok biderkatu du tasa eta Artziniegak ere, eta Aiaran eta Laudion ere egin du gora. Okondok, Arakaldok eta Arrankudiaga-Zollok euren kopuruak mantendu dituzte eta Orozkon eta Urduñan beherakada nabarmena izan da.