Refor kirol guneak hartuko du Amurrio Krosaren IV. edizioa abenduaren 11n, 10:00etatik aurrera. Aurreko urteetako ibilbidea ezin izango dute baliatu, obrak baitaude eremuan, baina antzekoa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Adin ugariko kategoriak egongo dira lehian eta ez da beharrezkoa izango kirolari federatua izatea proban parte hartzeko, lasterketa herrikoia egongo baita. Dortsala doan eskuratu nahi dutenek Aiaraldea Komunikabideak abenduaren 2an egin duen zozketan izena eman dezakete, hemen klikatuta.