Atzo argitaratu zuen COVID-19 birusaren txosten epidemiologikoa osasun sistema publikoak. Horren arabera, azaroaren 21etik 27ra bitartean 15 positibo berri agertu ziren Aiaraldean. Horrek beheranzko joera islatzen du azken asteei dagokienez. Atzera begira, azken bost asteetan txostenen zenbaketek hurrengo datuak utzi dituzte: 19, 22, 20, 20 eta 21.
Herriz herri horrela zabaldu zen birusa azken astean:
Intzidentzia metatuaren tasaren esparruan, behera egin dute Amurrioko, Laudioko, Okondoko, Arakaldoko eta Urduñako kopuruek, Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon mantendu dira eta Artziniegakoek eta Aiarakoek gora egin dute. Aiarako kasuan, kutsatuak bikoiztu egin dira aste batetik bestera, baina tasak xumea izaten jarraitzen du (68,66).