Euskararen Ginkanaren hirugarren edizioa egin dute Aiaran, Euskaraldiaren testuinguruan. Atzo egin zuten sari banaketa Arespalditzan, eta Irati eta Ibai Campo Otaola gailendu ziren, 58 punturekin.
Hainbat egunez luzatu da dinamika. Parte hartzaileek Aiaran dauden 5 dorretxeak bisitatu behar izan dituzte, Sorioneku hitza osatzeko toki horietan topatutako lekukoekin.
Sariak banatzeaz gain, Euskal Western bat ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Arespalditzara gerturatu zirenek.
Argazkiak: Aitziber Alava