Ohiko jardunari eutsi diote gaurkoan Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako bulegoek. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko langileek uko egin diote -urtero bezala- Espainiako Konstituzioaren eguna ospatzeari, egutegi propioaren aldeko apustuan berretsiz.
Faktoriako egitarauak ere ohiko jarduna mantenduko du gaur. Kokoriko Hezkuntza Faktoriak truke-azoka antolatu du goizean, eta arratsaldean kantina zabalik egongo da, espazioaz gozatu nahi duten herritar ororentzako.
Jai egun arrotzatzat jotzen diren egunak bestelako jai egun batzuengatik ordezkatzeko erabakia hartu du Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak. Aiaraldean zein Euskal Herri luze zabalean ere, beste kooperatiba eta elkarte askok lan eguna dute gaurkoa, euskal egutegi propioaren aldeko hautua aldarrikatuz.
LAN EGUNA
— izarkom (@izarkom) December 6, 2022
Izarkomen ez ditugu jai egun arrotzak, erlijiotsuak edo zapalkuntzekin zerikusia duten egunak ospatzen. Beraz bai gaur eta baita ostegunean ere lanean izango gara.
arreta@izarkom.eus
943 569 214 (10:00-14:00)#AdiSeinaleari pic.twitter.com/4OxDCLfPiI
Gaur EZ daukagu ezer ospatzeko!#EzDaukaguOspatzekoEzer
— LAB Aiara (@LABaiara) December 6, 2022
Laudioko egoitza irekita dugu pic.twitter.com/qD1aL4nKsU
Abenduaren an ELAk bere egoitzak irekiko ditu egunero bezala. Basauriko lokala etatik ordu ak arte egongo da zabalik.
— ELAIbaizabal-Nerbioi (@ELAIbaizNerbioi) December 5, 2022
https://t.co/KjfqH6xu74#EzerEzOspatzeko pic.twitter.com/vLcZn9yiQ6