Astelehenean argitaratu zuen osasun sistema publikoak azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitarteko txosten epidemiologikoa, COVID-19 birusari dagokionez. Tarte horretan, aurreko asteko positibo kopuru bera azaleratu zuen Osakidetzak, 15, hain zuzen.
Irailetik, txosten gehienetan 20 kasu ingururen berri eman dute, eta azken bi asteetan, ordea, apur bat murriztu da kopurua. Urduña eta Laudio izan dira udalerririk kaltetuenak, 4 positibo izan baititu bakoitzak.
Udalerri gehienetan intzidentzia metatuaren tasak mantendu edo murriztu dira. Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Okondon eta Aiaran kopuruek duela bi aste bezala jarraitu dute eta Amurrion, Artziniegan eta Laudion jaitsi dira. Soilik Urduñan eta Orozkon egin du gora tasak, baina gutxi.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, egoerak ez zuen hobera egin. Aurreko astean baino kutsatu eta hildako gehiago egon baitziren.