Bor-bor feminismo Faktoriak bigarren urtez antolatu du Aiaraldeko emakume* sortzaileen azoka. Iaz azaroan izan zen ekimena, eta ekoizleekin batera elkarlanean aritu ostean, abendura atzeratzea erabaki zuten. Hala, abenduaren 17an izango da ekimena, Aiaraldea Ekintzen Faktorian.
11:00etan irekiko dituzte azokako ateak, eta eguerdira bitarte egongo dira ekoizleak euren postuetan egindako lanak erakutsi eta saltzen. Aiaraldea Komunikabideak jarraipen berezia egingo du tokiko produktuak eta sortzaileak ezagutarazte aldera.
