Osakidetzak COVID-19 birusari buruzko txosten epidemiologiko berria argitaratu du gaur eta pasa den astean egoerak okerrera egin zuen EAE osoan. Joera horrek isla izan du ere Aiaraldean, 15 kasutik 23ra igaro baita eskualdea. Hau da, %53ko igoera egon da kutsatuen aldetik.
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, udalerri gehienetan (Amurrio, Aiara, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña) egin dute gora datuek, baina ez modu bereziki kezkagarrian. Artziniegak, ordea, erdira murriztu du bere tasa eta Arakaldok zein Arrankudiaga-Zollok eutsi diete euren kopuruei.
Aiaraldeko argazkia EAEn jazotakoaren antzekoa da, neurri batean. Izan ere, ospitaleratuen kopurua handitu da eta aste bakarrean 208tik 289ra pasa da. Heriotzak 25 izan dira eta horren ondorioz, 2022an 2020an baino hildako gehiago eragin ditu gaixotasunak dagoeneko.