Osakidetzak eguerdian plazaratu du COVID-19 birusari buruzko txosten epidemiologikoa eta Aiaraldeari dagokionez, datuak duela bi aste baino okerragoak dira. Izan ere, abenduaren 12tik 19ra bitartean 20 kasu detektatu zituen osasun sistema publikoak eta pasa den astean 29, hau da, ia %30eko hazkundea gertatu da.
Igoera hori gehien islatu da Amurrioko, Artziniegako eta Orozkoko kasuetan. Hirurek erregistratu zituzten 6 gaixo berri. Amurriok bikoiztu du bere aurreko kopurua eta beste biek, ordea, sei aldiz biderkatu dute.
- Amurrio: 6
- Artziniega: 6
- Aiara: 1
- Laudio: 8
- Orozko: 6
- Urduña: 2
Intzidentzia metatuaren tasan ere sumatzen da aldaketa hori, bereziki, Artziniegan (hirukoiztu du bere batezbestekoa) eta Orozkon (ia bikoiztu du).
Edonola ere, gainerako udalerriek tasak murriztu dituzte edo mantendu dituzte dauden moduan. Hortaz, eragina ez da orokorra izan. Eskualdeko ikuspuntutik, EAEn joera kontrakoa izan da, koronabirusaren zabalpena murriztu baita.