Osakidetzaren 2023ko lehen txosten epidemiologikoak datu bikainak utzi ditu COVID-19 birusaren hedapenari dagokionez. Izan ere, iazko datu onena hobetu du aurtengo lehen txostenak. Hain zuzen, irailaren erdialdean 12 kutsatu berri detektatu zituen osasun sistema publikoak, urte osoko kopuru txikiena astebetean. Abenduaren 26tik urtarrilaren 1 bitartean, aldiz, 11 gaixo berri baino ez dituzte zenbatu.
Gainera, hiru udalerritan agertu dira guztiak:
Intzidentzia metatua
Intzidentzia metatuaren tasaren esparruan, ez da jazo aparteko aldaketarik. Aiarak eta Urduñak erdira murriztu dituzte euren zenbakiak, Artziniegak, Orozkok Arakaldok, Arrankudiaga-Zollok eta Okondok berdin mantendu dituzte eta Amurriok eta Laudiok ere beheranzko joera izan dute.
Ondorioz, urte hasieran ez da egon udalerririk egoera okertu duena arlo horretan.