AZKEN DATUAK

17 positibo berri utzi ditu koronabirusak azken astean Aiaraldean, eta gora egin arren, datu apalak dira

Aitor Aspuru Saez 2023ko urt. 9a, 16:36

Laudio izan da herririk kaltetuena berriro, kutsatuen kopuruari dagokionez. / Aiaraldea.eus

Laudion eta Orozkon agertu dira gaixo berri gehienak eta Urduñan, Arrankudiaga-Zollon eta Amurrion ere jende gehiago kutsatu da.

Duela bi asteko datu bikainak ez ditu hobetu Aiaraldeak azken astean. Izan ere, urte amaieran 11 positibo baino ez zituen detektatu osasun sistema publikoak eskualdean eta 2022ko asteko zenbaketa guztiak hobetu zituen marka horrek. Pasa den astean, ordea, 17 izan ziren gaixo berriak eta, ondorioz, nabarmen egin du gora kopuruak. Hala eta guztiz ere, gorakada erlatiboa da, ez baitira kasu asko.

Aintzat hartu beharra dago abenduaren amaieran 29 positibo berri azaleratu zituela Osakidetzak Aiaraldean eta 2021ari erreparatuta, ehunka agertzen zirela egunero. Horregatik guztiagatik, printzipioz, ez dago arrazoirik arduratzeko azken txosten epidemiologikoen emaitzekin. 

Gainera, nabarmentzekoa da udalerririk populatuenean baino, proportzioan, Orozkon edota Urduñan izan duela eragin gehiago birusak:

Intzidentzia metatuari dagokionez, jaitsiera nabarmenak egon dira Amurrion eta Artziniegan, eta txikiagoak Aiaran eta Laudion. Aipatzekoa da Orozkon ere gertatu dela jaitsiera atal horretan, nahiz eta bost kutsatu berri agertu. Okondok eta Arakaldok eutsi diete euren datuei (hutsean mentenduta). Arrankudiaga-Zollon eta Urduñan, aldiz, okerrera egin dute tasek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide