5 urte bete dira Euskal Herriko pentsiodunak mobilizazio masiboak egiten hasi zirenetik. Orduz geroztik, astelehenero egiten dituzte elkarretaratzeak dozenaka hiri, auzo eta herritan, bi aldarri nagusirekin: 1.260 euroko gutxieneko soldata ezartzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea.
Bi aldarri horiek atera dituzte gaur kalera berriz. Talde argazkiak egin dituzte lehenbizi, eta mokadua partekatu dute gero, orain arte eginikoak ospatu eta aurrera begira indarrak hartzeko.
Aiaraldeko pentsiodunen mugimenduak, berez, ibilbide luze eta oparoagoa du, baina azken bost urteetan bereziki aktibo egon dira. Arestian aipatutako aldarriez gain, bestelako gai eta arazoak ere jarri dituzte mahai gainean: Osasun sistemaren egoera, Kutxabanken bulegoen itxiera edota emakume pentsiodunen egoera latza, besteak beste.
Argazkiak: Laudio eta Amurrioko Pentsiodunen mugimenduak eta Unai Gotxi