Marka guztiak hausten jarraitzen du COVID-19aren beherakadak Aiaraldean. Iragan astean 10 kasu berri detektatu zituen osasun sistema publikoak Aiaraldean, azken urteko emaitzarik onena lortuta.
Baina azken asteko emaitza are baxuagoa izan da, guztira 3 kasu baino ez baitira jaso, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoaren arabera. Amurrio, Aiara eta Laudion erregistratu dira positibo berriak, bana udalerri bakoitzeko.
Modu horretan, intzidentzia metatuaren tasak jaitsi egin dira udalerrien erdian, eta gainontzekoetan berdin mantendu dira. Aiaran eman da igoera bakarra, aste honetako hiru positiboetako bat udalerri horretan topatu delako.
EAEn ere sumatu daiteke beheranzko joera. 273 positibo detektatu ditu Osakidetzak orotara erkidego osoan. 76 pertsona daude ospiratleratuta, 7 Zaintza Intentsioboetarako Unitatean, eta 5 pertsona hil dira gaixotasunaren ondorioz.