Beherazko joera mantendu du COVID-19aren pandemiak Aiaraldean azken 7 egunetan. Hala ondorioztatu daiteke Osakidetzak gaur plazaratu duen txosten epidemiologikoa ikusita. Bertan bildutako datuen arabera, eskualdean 10 positibo detektatu ditu osasun sistema publikoak azken astean. Modu horretan, urte hasieran lortutako marka gainditu du eskualdean, azken urtean eginiko emaitzarik baxuena erdietsita.
Hau izan da kasuen banaketa udalerrika:
Intzidentzia metatuaren tasak berdin mantendu dira ia udalerri guztietan. Laudiok beherakada nabarmena izan du. Oso gutxitan gertatutako fenomenoa bizi izan da herrian: behingoagatik, Aiaraldeko udalerririk populatuena ez da izan kasu gehien pilatu dituena.
EAEn 486 positibo egon dira guztira, 10 pertsona hil dira, 103 daude ospitaleratuta eta 9 Zaintza Intentsiboetarako Unitatean (ZIU).