Talleres Abasolo eta Madres Mercedariaseko langileek bat egin dute gaur eguerdian Laudioko Aldai plazan. Elkarretaratze bateratua egin dute bi lan zentroetako langileek, ostegunetako azoka baliatuta.
Bi alor oso ezberdinetan egiten dute lan bi lantegietako kideek. Talleres Abasolo industria sektoreko zentroa da. Madres Mercedariasen Ibarrako zentroak, aldiz, aniztasun funtzionala duten pertsonak zaintzea du helburu.
Hala ere, antzekotasunak ere badituzte bi tokietako egoerek, biak ala biak baitaude ixteko arriskuan. Gauzak hala, beharginek oso modu naturalean uztartu dituzte bi gaztaken aldarriak, oihuak partekatuz.
Bihar berriz egingo dute bat bi lantegi horietako langileek, eskualdeko mobilizazioa egingo baitute Glavistako beharginekin batera, 'SOS Aiaraldea' lemapean.
Argazkiak: Txabi Alvarado eta Ludi Temiño