Osakidetzak gaur eguerdian zabaldu du COVID-19 birusaren hedapenari buruzko txosten epidemiologikoa. Emaitzak ez dira duela bi aste bezain onak, baina eskualde osoan soilik agertu dira bi gaixo astebetean; bat Laudion eta bestea Artziniegan. Esan bezala, aurreko zenbaketaren markara ez da heldu azkena, baina beheranzko joera orokor positiboan jarraitzen du.
Horren isla sumatzen da intzidentzia metatuaren tasan. Hain zuzen, soilik bi udalerri horiek ez daude zeroan. Artziniegakoa 53,71koa da eta Laudiokoa 5,52ekoa, hau da, eremu gorritik urrun daude.
EAEko pasa den asteko datuei erreparatuta, positboen aldetik, duela bi astekoa ia bikoiztu da eta 170tik 306ra igaro da.