Epaitegiak ondorioztatu du Hezkuntza Sailak greba eskubidea urratu zuela Zaraobe eta Fabian Legorburu ikastetxeetan 2021eko martxoaren 5ean

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 16a, 13:35

Tubacexek enpresako grebaren testuinguruan izan zen mobilizazioa./ Aiaraldea

LAB sindikatuak oharra zabaldu du jakinarazteko Natalia Vanegas Higuera epaileak adierazi duela Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak greba eskubidea oztopatu zuela Amurrioko Zaraobe Institutuan eta Fabian Legorburu Ikastetxean 2021eko martxoaren 5ean, Tubacex eta Valvospain enpresen gatazken harira.

2021eko martxoaren 5ean, Tubacex enpresako greba mugagabea puri-purian zegoelarik eta Valvospain enpresaren itxieragatik, bi orduko lanuztea deitu zuen Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK eta STEE EILAS erakundeek) eskualdean.

Mobilizazioa sektore ekonomiko guztietara zabaldu zuten, baina Natalia Vanegas Higuera epaileak ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak urratu zuela Zaraobe Institutuko eta Fabian Kegorburu Ikastetxeko beharginen greba eskubidea.

Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak argudiatu zuen sail bereko zuzendaritzak ez ziola jakinarazi lanuztea deituta zegoenik eta zigor mehatxuak jarri zituen mahai gainean mobilizazioa jarraitu behar zutenen kontra

Izan ere, Administrazioak ez zuen aitortu hezkuntza langileak lanuzte horretara deituak zeudenik eta ondorioz, ohartarazi zien mobilizaziora batzen zirenek zigorra jasotzeko arriskua zutela. Hain zuzen, "justifikaziorik gabe" lanera ez joategatik.

Berez, Ikuskaritzak argudiatu zuen Hezkuntza Saileko Zuzendaritzak ez ziola lanuztearen berririk eman. Azken unean, sindikatuen deien ostean, zuzendaritzak berretsi zuen deialdia, baina Vanegas Higueraren ustez, baimena beranduegi heldu zen.

LAB sindikatuko kide batek argitu du zigor mehatxua orokorra izan zela ikastetxe publikoetan, baina soilik probatu ahal izan dutela Zaraobe eta Fabian Legorburu ikastetxeetakoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide