80 urte bete ditu Jose Anjel Iribar Athleticeko atezain ohiak. Hori dela-eta, ekimen berezia abiatu zuen Athletic klubak, eta oihartzun handia izan du ekimenak. Laudioko Altzarrate Kirol Elkartea ere batu da deialdira, eta beltzez jantzi ziren atezain guztiak asteburuko partidetan. "Gure atezainak beltzez jantzi dira asteburuan zehar Iribarren omenez", adierazi dute sare sozialetan:

Iribar duela astebete egon zen Laudion, San Martin zelaia 'Altzarrate' gisa berrizendatzeko eginiko ekitaldi eta partidan, hain zuzen. Oroigarria eman zioten bertan.