Aniztasun funtzionala duten emakumezkoak zaintzen dituzten beharginak lan baldintza duinen alde ari dira borrokan, baita Orozkoko Ibarra auzoko zentroaren itxieraren kontra.
Langileek otsailean jakinarazi zuten Madres Mercedariasek egoitza itxiko duela abenduaren 31n eta borroka abiatu zuten hori ekiditeko eta lan hitzarmen duina aldarrikatzeko.
Gauzak horrela, atzo auto karabana egin zuen Mugimendu Feministak Urduñatik Orozkora, borroka sozioekonomiko hori zein zaintza lanak publikoak izateko beharra aldarrikatzeko.
Argazkiak: Aitor Burgoa Martinez