Aiaraldea Komunikabideak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu aste honetan Loraldia Jaialdiko bi emanaldi ikusi ahal izateko.
Lehenengo ikuskizuna asteazkenean izango da 19:30ean Itsas Museoan. Bas(h)oan II da bere izenburua eta Beñat Axiari, Joseba Irazoki eta Julen Axiari musikariek sortutako lana da. Berez, Ipar Amerikako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua zabaltzeko ekimena da eta jotzen dituzten 12 abestietatik 5 dira Robbie Bashoren konposizioen bertsioak, kasu batzuetan euskaratuak, osorik edo tarteka. Beste bat, berriz, Maitiak bilhua holli, kantu zuberotar herrikoia da. Gainerakoak, azkenik, taldearen berezko konposizioak dira.
Bestalde, Suirrealimo ikuskizunak break dance emanaldia eramango du Arriaga Antzokira ostegunean 19:30ean. Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiak dira piezaren sortzaileak eta dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartzen dituzte. 1940ko hamarkadan dago girotua. Bigarren Mundu Gerra piztu zen bitartean Parisko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren. Horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.
Eman izena zozketetan hemen.