Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.
Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.
Arte Hartze Zikloa garatuko du Kultur Faktoriak udazkenean, zazpi jardueraz osatutako programarekin. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa. Aiaraldea Komunikabideak bertan parte hartzeko bonoa zozkatuko du erabiltzaileen artean.
Datorren asteko ostegunean, hilaren 17an, Yogurinha Borovak eta Porrotxek bisitatuko dute Faktoria “koloreak eta baloreak dantzan” jartzeko. Bi lagunek Faktoriarentzako propio sortutako ikuskizuna taularatuko dute eta Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du.
Ostiral honetan, irailaren 11n, abiatuko da Arte Hartze Zikloa. 18:30ean Aiaraldeko eta Lapurdiko artisten mahai-ingurua egongo da, aurkezpen gisa, eta euskaraz sortzeak ematen dienaz hausnartuko dute. Ostean, 20:00ak aldera ØDEI raperoaren Auhen taldeak kontzertua eskainiko du.
Ekitaldirako sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak.
Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du igandean EHZ Festibala ikusteko aukera emateko. Arberatzen izango da ekainaren 26an, 27an eta 28an.
Sariduna: Leire Rojano
Uztailaren 25ean izango da Areta Trail lasterketaren VIII. edizioa eta Aiaraldea Komunikabideak dortsala zozkatuko du, jaia eta kirola uztartzeko
Sariduna: Unai Isla Monroy
Aiaraldea Komunikabideak Amurrion ospatuko den Araba Euskaraz jaiko hiru material sorta zozkatuko du irakurleen artean.
Saridunak: Aihnoa Gutierrez, Josune Polancos, Olaia Palacios
Aiaraldea Komunikabideak Maik Falls artistaren azken diskoaren bi kopia zozkatuko ditu. Sortzaile laudioarrak ambient generoan sartu da lan honetan.
Saridunak: Leire Rojano, Amaia M L.
Maiatzaren 22an Porrotxek eta Marimototsek Amazonia gara ikuskizuna eramango dute Amurrio Antzokira. Hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu komunikabideak.
Saridunak: Jokine Estrada, Garazi Abrisketa, Aintzane Camino
Oihu bat Palestinara musika jaialdia izango da larunbat honetan, martxoaren 21ean, Durangoko Landako gunean. Aiaraldea Komunikabideak bertara joateko sarrera bikoitza zozkatuko du ostiralean bertan.
Sariduna: Josu Garaita
24. Korrikaren produktu sorta bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak.
Sariduna: Itziar Luelmo Esgueva
Errigora egitasmoaren bi kutxa zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak. Martxoaren 18ra arte dago martxan Eskutik eskura kanpaina, eta elikagaiak haien webgunean eros daitezke.
Saridunak: Maddi Alegria, Beñat Bilbao
Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu planteamendu musikal berri honek. Bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko dira.
Zazpi sortzaile eszena gainean. Bi musikari: Manex Pagola eta Aner Peritz; lau bertsolari: Nerea Ibarzabal, Haira Aizpurua, Oihana Bartra eta Ekain Alegre eta gai-jartzaile bat: Idoia Anzorandia.
Musika elektronikoaren ohiko estilo eta doinuetara jauzi egingo dute. Bertsolariek doinutegi berritu eta birmoldatu baten gainean inprobisatu beharko dute musika elektroniko aktualaren egile garrantzitsuen abesti eta doinuak bertso-neurrietara ekarriz. Bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta, besteak beste, reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edota popa bertsotara bihurtuz.
Bertso-doinutegi tradizionalaren ondarearen parte diren doinuak ere bertsionatuko dira musika elektronikoaren bidez, erritmo berrietara ekarriz eta ahots-efektuak baliatuz. “Itzali, piztu, sortu, abestu, zarata egin, jo, busti… kopla hau hobe irakurtzea autotune eta guzti”.
Sridunaa: Zutoia Latatu.
Arabako Masters Series Txapelketako finala martxoaren 20an jokatuko dute Olaben 18:30ean.
Sariduna: Jon Ander Alonso Udaeta
Martxoaren 13an Araba Euskaraz Masters Series Txapelketako finalerako azken txartelak erabakiko dituzte Sorozabal-Romane eta Maite-Frida bikoteek eta Johan-Lopez eta Urresti-Del Rio, emakumezkoen eta gizonezkoen diziplinan, hurrenez hurren. Olaben izango da hitzordua 18:30ean.
Zozketa: Martxoak 12, 14:00etan
Lehen kanporaketa martxoaren 6an, ostiralean, jokatuko dute 18:30ean. Lur-Oaia lehiatuko dira Helena-Maialen bikotearekin eta gizonezkoen kategorian Erkiaga-Zabala eta Aaron-Basque arituko dira nor baino nor.
Sariduna: Maria Larrea Ornes