Loraldi Jaialdiaren aurtengo edizioak hainbat kultura ekintza eraman ditu Bilbora eta Aiaraldea Komunikabideak martxoaren 20an eta 21ean egongo diren jarduerak ikusteko sarrera bikoitzak zozkatuko ditu.
Lehenik eta behin, Alaska poesia errezitaldi musikatua taularatuko da Castillo Suarez poetaren eta Juantxo Zeberio musikariaren eskutik. Bidebarrieta liburutegian izango da 19:00etan. Alaska izeneko bide bazterreko hotel abandonatu batean kokatutako narrazioarekin gurutzatuko dira hainbat poema eta doinu. Maiz idatzi da desamodioaz eta abandonuaz, baina ez horrenbeste lekuak eta gizakiak lotzen dituzten hari ikusezinei buruz, eta hori da lanaren asmoa.
Hurrengo egunean antzeztuko dute Elur Zuriren hiru heriotzak obra, Alondiga-Azkuna Zentroko auditorioan 19:30ean. Dantza, musika eta antzerkia uztartzen ditu piezak, Ander Berrojalbiz eta Joseba Sarrionandiak idatzita.
Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitzak zozkatuko ditu ikuskizunekin gozatzeko eta hemen eman daiteke izena.