Aberri Egunaren bezperan -apirilak 8-, Aiaraldeko Alpitxu, Peñalba, Burubio eta Axpaltza mendiak argiztatu zituzten Gure Eskuko kideek "Euskal Herria zutik dagoela" adierazteko asmoz.
Iragan larunbateko ekimena bi hilabetez abiatuko den eskualdeko dinamika baten lehen hitzordua izan zen. Izan ere, ekainaren 25ean Oletako landetan elkartzeko deia egin du Gure Eskuk, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko asmoz. Horren aurretik, hainbat jarduera prestatu dituzte eskualdeko hainbat herrietan.