ANALISIA

Aiaraldeko 9 alkategai bozkatuenetatik 2 soilik dira emakumezkoak, eta eskualdeko 5 osoko bilkuretan gizonezkoak izango dira nagusi

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko mai. 29a, 07:11

Eskualdeko udaletako ordezkari politikoen genero azterketa egin du Aiaraldea Komunikabideak. / Aiaraldea.eus

Zer nolako genero arrakala utzi dute 2023ko udal hauteskundeek Aiaraldean? Alkategai bozkatuenen artean 9tik 2 baino ez dira emakumezkoak (%23,23). Horrez gain, 6 herritan gizonezkoak izango dira nagusi udal osoko bilkuretan.

Atzo izan ziren 2023ko udal hauteskundeak eta, alderdi politikoetatik harago, generoak ere merezi du analisirik. Alkategai bozkatuenen artean 9tik 2 baino ez dira emakumezkoak (%23,23). Horrez gain, 6 herritan gizonezkoak izango dira nagusi udal osoko bilkuretan. Alabaina, herrian herri oso egoera ezberdina utzi dute datuek:

Aiaraldeko 5 herritan (Artziniegan, Arrankudiaga-Zollon, Urduñan, Arakaldon eta Laudion) gizonezkoak izango dira nagusi udal osoko bilkuretan eta, ondorioz, erabakiguneetan

  • Aiaran 11tik 6 izango dira emakume zinegotziak
  • Amurrion 17tik 10
  • Artziniegan 9tik 3
  • Laudion 17tik 8
  • Okondon 9tik 3
  • Orozkon 11tik 4
  • Urduñan 11tik 6
  • Arrankudiaga-Zollon 9tik 4
  • Arakaldon 5etik 1

Horrenbestez, oso agerikoa da desoreka, tokian toki:

  • Aiaraldeko 5 herritan (Artziniegan, Arrankudiaga-Zollon, Orozkon, Okondon, Arakaldon eta Laudion) gizonezkoak izango dira nagusi udal osoko bilkuretan eta, ondorioz, erabakiguneetan.
  • Artziniegan eta Okondon herena izango dira emakumezkoak udalaren erabakigune gorenean, eta Arakaldon bostena (emakume bakarra egongo da, Sonia Hidalgo alkatea).

Udal hauteskundeetan zehar genero berdintasun zein aniztasunari edota feminismoari buruzko aipu zein egitasmoak izan dituzte hizpide hainbat alderdi politikok euren ekitaldi eta programetan. Ikusteko dago, ordea, datozen lau urteetan zein politika feminista garatzen diren bailaran barrena, tokiko erakundeen eskutik. Azpimarratu behar da, ordea, genero kuotak ez duela bermatzen politika edo praktika feministak erdigunean jartzea. Horrenbestez, bada zer hausnartu eta eraldatua instituzioen zein alderdien barnean, oraindik ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide