Tubacex enpresako greba mugagabea aspaldi amaitu bazen ere, lan gatazka horri lotutako korapilo handia askatzeke dago oraindik, protestetan atxilotu eta salatutako beharginen eta herritarren egoerari dagokionez.

Hori dela eta, agerraldi jendetsua antolatu dute igandean Tubacex enpresako lantegiaren aurrean 12:00etan. Deitzaileek sare sozialen bidez zabaldu dute babes ekimena eta laneko arroparekin bertaratzeko gonbita luzatu diete Tubacexeko zein eskualdeko beste enpresetako langileei.
Izan ere, Aintzane Mendiaren absoluzioaren ondoren, oraindik sei lagun gehiago daude epaiketaren zain. Horietako hiru enpresako langileak dira eta 36, 21 eta 18 hilabeteko espetxe zigorrei egin beharko diete aurre, desordenak eta agintaritzaren kontrako erasoak leporatuta.
Horrez gain, eskualdeko beste hiru herritar ere akusatuak izan dira kargu bertsuekin, baina 4 urte eta 7 hilabeteko kartzela zigorrak exijituko ditu fiskaltzak euren aurka, Saratxoko piketeko gertakariengatik: