Aiaraldeko ikastetxe guztiek ez dute garraio zerbitzua bermatuta

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 7a, 13:44

Eusko Jaurlaritzak agindua argitaratu arren, ez dago argi ikasle guztiek bihar garraio zerbitzua izango duten. / Ara.info

Enpresa batzuek eutsi egin diote sektorearen erabakiari eta ez dute zerbitzua eman, beste batzuek, ordea, nahiago izan dute ikasleak garraiatzea.

Iaz gertatu bezala, ikastetxeen garraio zerbitzua kolokan dago. Berez, Bizkaian eta Araban ibilbide gehienak ez daude bermatuta, Eusko Jaurlaritzak iazko prezio berean ordaindu nahi baitzituen eta konpainiak ez daude horrekin ados.

Gipuzkoan enpresek prestutasuna adierazi dute zerbitzua eskaintzeko, baina ez Araban eta Bizkaian.

Korapilo horri gehitu behar zaio Eusko Jaurlaritzak agindua argitaratu zuela atzo enpresak zerbitzua ematera behartzeko.

Garraio konpainien elkarteek helegitea aurkeztuko dute, baina bitartean ez dago argi zer gertatuko den.

Horren isla izan da Aiaraldeko egoera gaur. Ikastetxe batzuek ez dituzte klaseak hasi (Arrankudiagakoa edo Zaraobe Institutua, esaterako), eta, ondorioz, ez dakite bihar zer gertatuko den.

Beste batzuek gaur ikusi dute euren ikasleek ez zutela zerbitzurik (Urduñako Herri Eskolak, adibidez), eta Onieva Autobuses enpresak ziurtatu du berari dagozkion ibilbideak beteko dituela: Etxaurren Ikastolakoa, Laudio Institutukoa, Zaraobe Institutukoa eta Latiorro Eskolakoa, hain zuzen.

Une hauetan, enpresek ez dute adierazpenik egin nahi izan, egoera tenkatu delako eta sektoreko elkarteek egingo dituztelako bozeramaile lanak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide