Atzeratu egin da Tubacexeko gazte auzipetuen epaiketa, bi ertzain ez direlako bertaratu "administrazio hutsegite bategatik"

Txabi Alvarado Bañares 2023ko ira. 18a, 16:17

Antza, bi poliziei ez zaie lekuko moduan deklaratzeko jakinarazpena garaiz iritsi. Azaroaren 27an izango da epaiketa.

Azaroaren 27ra atzeratu dute gaur egitekoa zen Tuabecexeko grebagatik auzipetutako hiru gazteen epaiketa. Dozena bat ertzain inguru zeuden deituak lekuko moduan deklaratzera, baina lehen biak ez dira agertu eta, ondorioz, bertan utzi dute epaiketa, bi lekuko horiek funtsezkoak direla ebatzi duelako epaileak. Antza, ertzain horietako batek grabatu zituen egun horretan poliziak eginiko irudiak, eta hori dela eta eman behar zuen lekukotza. 

Epaitegian azaldu dutenez, administrazio hutsegite baten ondorioz gertatu da atzerapena. Antza, bi poliziei ez zaie lekuko moduan deklaratzeko jakinarazpena garaiz iritsi. 

Dozenaka lagun bildu dira 8:30ak aldera Gasteizko Epaitegien aurrean, auzipetuei elkartasuna adierazteko. Tubacexeko langileez gain, hainbat herritar bertaratu dira protestara. Poliziaren presentzia handia ere egon da, brigada mugikorraren lau furgoneta bertaratu baitira. 

4 urteko eta 7 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen diete auzipetutako hiru gazteetako bakoitzari, Tubacexeko greba mugagabearen 43. egunean Saratxoko piketean jazotako gertakariengatik.

Urriaren 11n, aldiz, Tubacexeko greban atxilotutako lehen bi langileak epaituko dituzte. 14 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat, desordena publikoak eta agintarintzaren aurkako atentatua egotzita.

Erlazionatuak

Zer gertatu zen Tubacexeko Saratxoko piketean?

Txabi Alvarado Bañares 2022 abu 04 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide