Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 186. zenbakia. Bi gai nagusi dakartza agerkariak. Alde batetik, pertsona transen errealitatea ekarri dugu azalera, trans erresistentzia kutxa bat sortzeko eskualdean abiatu den dinamikatik abiatuta. Horri lotuta, Ira Pereiro Urkijo ere elkarrizketatu dugu, egitasmoaren inguruko xehetasun gehiago jasotzeko.
Beste elkarrizketa mardul bat ere topatuko du irakurleak, Garazi Abrisketari eginikoa. Zolloko bizilaguna ama izan zen ekainean, baina bere alaba hilik jaio zen. Esperientzia horrek amatasunari, heriotzari eta tabuari buruz luze eta sakon hausnartzera eraman du, eta dolu perinatala nola garatu duen azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari.
Horrez gain, beste hainbat artikulu, elkarrizketa eta argazki galeria dakartza hamabostekariak, azken 2 asteetan eskualdean jazotako gertakari esanguratsuenetatik tiraka.
Gaur iritsiko dira aleak inprentatik, eta jarraian ekingo dio Aiaraldea Komunikabideak boluntario sarearen bidez eskualde osoan barrena banatzeari, doan.